1991ko abuztuaren 17an,
Donostiako Morlans auzoan ETAko hiru kide hil zituen Guardia Zibilak. Goizaldean beste zenbait herritan egindako atxiloketen ondoren, pertsona hauek torturatuta, Morlanseko etxe batean ETAren komando bat zegoela jakin zuten. Aste Nagusia zen Donostian. Goizeko 6:00etarako ehunka agentek auzoa hartu eta etxea inguratu zuten.
Lau orduko tiroketa hasi zen eta 600 bala baino gehiago egin zizkieten tiro inguruetatik, baita suzko granadak bota ere. Emaitza: Patxi Itziar, Iñaki Ormaetxea eta Jokin Leunda hil zituzten.
Udaltzaingoak ingurua itxi zuen, eta ez zen lekukorik egon. Autoritateek ez zuten Luis Roldan eta Enrique Rodriguez Galindok gidatutako operazio haren inguruko informaziorik eman nahi izan.
Istilu handiak izan ziren Donostian gau hartan.
Kartel hau atera zuen KAS koordinadorak.
Iñaki Ormaetxearen etxeko leihoa, Urbinan:
Iturria:
Iñaki Egaña, Morlans (Gara, 2021eko abuztuak 15).