Donostiako La Mota gazteluko presoek bizi-baldintza eskasak salatu zituzten

Duela
226
urte
La Mota gaztelua, frankistek Jesusen Bihotzaren estatua eraiki aurretik. (Argazkia: San Telmo Museoa)

1798ko abuztuaren 17an,

Donostiako La Mota gazteluko presoek bizi-baldintza eskasak salatu zituzten. Gipuzkoako Aldundiari idatzitako gutunean azaldu zutenez, beste umiliazioen artean, euskara baizik ez zekiten presoei euskaraz eginez gero goardiek jipoitu egingo zituztela mehatxu egiten zieten. Hilabete lehenago kartzela horretan egon zen ihesaldi baten ondorioz, baldintzek nabarmen egin zuten okerrera. Aldundiari eskatu zioten beren kargu egiteko eta militarrak lekuz aldatzeko.

Iturria:

David Zapirain Karrika, Bandoleros vascos (Ttarttalo).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte