1794ko abuztuaren 01ean,
Donostiako alkate zen Jose Vicente Mitxelenak idatzi bat helarazi zien hiria inguratzen ari ziren tropa frantziarrei, hiriaren giltzak eskainiz “baldin eta hiriari errespetatzen bazizkioten gobernua, foruak, askatasunak, jabetzak eta errentak”. Frantziarren inbasioa gertatu zenean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aldebakarreko independentzia adierazpena egin zuten.