1985eko maiatzaren 30ean,
Donostiako Aitor Ikastola metrailatu zuten gauez. Ez zen ikastolen aurkako eskuin muturraren lehen erasoa. 1975eko maiatzean ere, ezezagun talde batek Irungo ikastolari eraso egin zion barrura indarrez sartu eta txikizioak eginez. 1986ko irailaren 9an Lasarte-Oriako Landaberri Ikastolari su ematen saiatu zen eskuin muturra, kalte handiak eraginez. 2000. urtean Espainiak EAEn zuen ordezkari Enrique Villarrek ikastolak biolentziaren ernamuina zirela adierazi zuen.
Iturria:
Euskal Memoria.