Donostia hartu zuten frankistek

Duela
88
urte

1936ko irailaren 13an,

Donostia hartu zuten frankistek. Irun galdu ostean, eta frankistak Andoain, Hernani eta Errenteriatik barrena erasoan ari zirela, hiria ebakuatzeko erabakia hartu zuen Defentsa Batzordeak. Frankistek Donostia bandera gorri-horiz josi zuten, eta erakunde ezkertiar, errepublikano eta abertzaleen egoitzak lapurtu eta txikitu zituzten. Defentsa Batzordea defentsa-lerroa antolatzen saiatu zen orduan, frankisten aurrerapena geldiarazi asmoz, baina egun gutxiren buruan frontea Eibar eta Elgetaraino iritsi zen, eta han egonkortu zen. Eskualde horiek salbu, Gipuzkoa kolpisten esku zegoen.

Iturria:

Iturria: Mikel Errazkin Agirrezabala eta Juantxo Agirre-Mauleon (argk.), 1936ko Gerra Euskal Herrian: historia eta memoria (Udako Euskal Unibertsitatea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik