1843ko uztailaren 30ean,
Donostia ez zela ez Espainia ez Frantzia idatzi zuen Victor Hugok. Gipuzkoako hiriburura eginiko bidaiaz, zioen, bertan euskaraz mintzatzen zirela herritarrak. Euskal Herria, ordea, ahuldu eta desegitera bidean zihoala aipatu zuen, Estatu handiek txikiak irensteko zuten joera aipatuta. Hala ere, zioen Espainiak eta Frantziak ez zutela lortu euskaldunak sakabanatzerik.
Iturria:
Victor Hugo, Idi orgaren karranka. Euskal Herrian gaindi, 1843 (Elkarlanean).