1978ko maiatzaren 07an,
Donibane Lohizuneko Donibane Hotela kiskali zuen Euskal Zuzentasuna izeneko erakunde armatuak. Bertan Frantziako Poliziaren kaserna ezarri nahi zuten, ordura arte erabilitakoa txiki geratu zitzaiela-eta. Ezezagun talde batek atzeko atetik sartu, gasolina isuri eta su eman zioten. Euskal Zuzentasuna Ipar Euskal Herriko erakunde armatua izan zen, 1970eko hamarkada amaieran sortu eta iragarri gabe desagertu zena.
Iturria:
Iturria: Eneko Bidegain, Iparretarrak: historia de una organización política armada (Txalaparta).