Donibane Garaziko gaztelua setiatzen ziharduen gaztelarren soldadu unitate bat matxinatu egin zen euren aginte militarraren aurka

Duela
512
urte

1512ko irailaren 24an,

Donibane Garaziko gaztelua setiatzen ziharduen gaztelarren soldadu unitate bat matxinatu egin zen euren aginte militarraren aurka. Udazkenaren hasierako hotzaz gain, Gaztelatik soldaduentzat bidaltzen zituzten hornikuntzei nafarrek bidean eraso egiten zietela-eta gosea pasatzen ari ziren. Konpainia oso batek ere kanpamentua utzi eta desertatu egin zuen egun horietan. Albako dukea bera joan behar izan zen egoera konpontzera, eta soldadu matxinatuak “kide eta lagun” gisa tratatu behar izan zituen egoera bideratuok bazuen. Nafarroako Konkista betean zegoen Gaztelako armada.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525) (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik