K.a. 1155eko azaroaren 14an,
dokumentatuta dagoen lehen greba egin zuten Egipton. Goseak eta egarriak bultzatuta, faraoiaren hilobian lanean ari ziren langileek lana utzi eta nekropoliaren murrua gainditu zuten. Zerbait ematea lortu zuten, baina ez nahikoa, eta haien eskaerak bete arte protestan jarraitu zuten.