Disney estudioetan greba hasi zuten, sindikatzeagatik hamasei animatzaile kaleratu zituztelako

Duela
83
urte

1941eko maiatzaren 29an,

Disney Studios-eko langileek greba hasi zuten: sindikatzeagatik eta langileen eskubideak defendatzeagatik, hamasei animatzaile kaleratu berri zituen Walt Disneyk. Jarduera erabat gelditzea lortu zuten, eta Disneyk aitorpen sindikala eta soldata igoerak onartu behar izan zizkien. Horri eskerrak, Hollywoodeko gainerako animatzaileek ere lan baldintzak hobetzea lortu zuten.

Iturria:

Tom Sito, Drawing the Line: The Untold Story of the Animation Unions from Bosko to Bart Simpson.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte