2000ko urtarrilaren 06an,
Demoek beren lehen jendaurreko ekintza egin zuten Baionako kartzelan. Bi kide “Euskal presoak Euskal Herrira” eta “Demokrazia Euskal Herriarentzat” zioten pankartekin kartzelako murrura igo ziren, eta beste hiruk espetxeko hormetan pintaketak egin zituzten. Poliziak atxilotu egin zituen eta goian zeudenak suhiltzaileen garabiaz jaitsi zituzten. Presoen gerturatzea eskatu eta gose greban zeudenei babesa helarazi zieten.
Demokrazia eskasia salatu, eta era horretako ekimen baketsu eta zuzenak egiten jarraitzeko asmoa adierazi zuten.
Iturria:
Hur Gorostiaga, Baionako kartzelan presoen Euskal Herriratzea eskatu dute (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko urtarrilak 7).