1967ko abenduaren 24an,
Debekatuta zegoen ikurrina atera zuten Donostiako Olentzeroaren ospakizunetan. Gabonetan ohitura jarraiki, gabon kantak abesten ari zen gazte talde bat Donostiako Parte Zaharrean, Gerardo Suarezek ikurrina atera zuenean jendearen harridura, urduritasun eta pozerako. Hilabete batzuk geroago, 1968ko Aberri Egunera deitzeko afixak jartzen ari zela atxilotu zuten Suarez. Espainiako Poliziak bere etxea miatu zuenean ikurrina hura konfiskatu zuen eta ikurrinaren argazkia egin zuen Jonan Zinkunegi ere atxilotu zuten. Biak torturatu zituen Gobernu Zibilean Meliton Manzanasek, besteren artean.
Iturria:
Iturria: Juantxo Egaña, Meliton Manzanasek konfiskatutako ikurrina (Naiz, 2019ko abenduak 21).