Debako Udalak estazio meteorologikoa eraikitzeko baimena ukatu zion Iberduerori

Duela
50
urte

1975eko urtarrilaren 16an,

Debako Udalak estazio meteorologikoa eraikitzeko baimena ukatu zion Iberduerori. 1973an, energia enpresak Debako kostaldean zentral nuklear bat eraikitzeko plana aurkeztu zuen, eta estazio meteorologikoaren eraikuntza zentral horrekin lotu zuten. Euskal kostaldean, nuklearraren aurka mugimendu herrikoi zabala eratu zen urte haietan, eta Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako txostenaren eta herriaren presioaren ondorioz, Debako Udalak jarrera antinuklearra hartu zuen.

Iturria:

Ana Úrsula Soto, Si la central nuclear de Deba estuviera en marcha, hoy sería imposible tener un geoparque” (Noticias de Gipuzkoa, 2013ko abuztuak 18).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik