1944ko abuztuaren 10ean,
Daniel Argote erresistentziako kide baionarra atxilotu eta exekutatu zuten naziek Orthezen. Faxismoaren aurkako Isilpeko Armadaren buruzagia zen, aurretik irakaslea izana, eta atxilotu zutenean Alemaniako armadak gudara eramandako 70 poloniarri laguntzen ari zen, Pirinioak gurutzatuz desertatu eta ihes egin zezaten. Gaur egun hainbat kalek eta eskolak bere izena daramate.
Iturria:
Iñaki Egaña, Quién es quién en la historia del país de los vascos. (Txalaparta).