Cristobal Colonen espedizioa abiatu zen Andaluziatik

Duela
533
urte

1492ko abuztuaren 03an,

Cristobal Colonen espedizioa abiatu zen Andaluziatik. Mendebaldetik Indiara joateko bidea zabaltzea zuen helburu, ezagutza nautikoak eskuratu, aberastasunak eta ospea lortu eta kristautasuna zabaldu asmoz. Bi hilabete pasatxora, urriaren 12an iritsi zen espedizioa Atlantikoaren bestaldera, Antilletara, nahiz Colonek Asia zapaldu zuela uste.
Hortik aurrera, Espainiako koroak jatorrizko herrien genozidioa hasi zuen kristautasunaren izenean, bertako jatorrizko herriak zapaldu eta euren aberastasunak lapurtu zituzten. Indigenen lurretan koloniak ezarri eta ehunka kultura eta hizkuntza desagerrarazi zituzten. Euskaldun askok hartu zuen parte sarraski hartan.

Iturria:

Hainbat egile, 1492-1992. La interminable conquista. Emancipación e identidad en América Latina (Planeta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik