2001eko abenduaren 03an,
Corralitoa lehertu zen Argentinan. De la Rua presidenteak mugatu egin zuen herritarrek kontu korronteetatik atera zezaketen diru kopurua. Aurretik ere herrialdea egoera ekonomiko txarrean zen. Krisi ekonomiko, sozial eta politikoa eragin zuen, eta hiritarrek mobilizazio gogorrak egin zituzten gobernuaren neurrien aurka. Istiluen ondorioz, De la Ruak karguari uko egin eta Etxe Arrosatik helikopteroan egin zuen ihes. Herritarren %57,5 pobrezian geratu zen.