Urtarrileko iraultza abiatu zuen Espainiako Estatuan CNT sindikatuak

Duela
91
urte

1933ko urtarrilaren 01ean,

CNT sindikatuak bigarren matxinada abiatu zuen. 1933ko urtarrileko iraultza gisa ere ezagutzen da. Asturiasko La Felguera herrian lehergailu indartsua jarri zuten eta aldi berean Sevillan ere istiluak hasi ziren, Espainiako Estatuko hainbat lekutara zabalduz altxatzeko deia.

Errepublikako Gobernuak gogor zapaldu zuen, Sevillako Casas Viejasko hilketak horren froga: 26 langile hil zituzten eta giro politikoa zeharo nahastu zen ustez aurrerakoien artean.

Iturria:

Ángel Herrerín López, “El insurreccionalismo anarquista durante la II República” (Bulletin d’Histoire Contemporaine de l’Espagne, 51. zkia., 2015).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte