1962ko azaroaren 12an,
CIAk Kuban zuen arduradun nagusia atxilotu zuten, Matahambreko meatzeetan lehergailuak jarri asmoz zebilela. Kubako Iraultzaren aurka egiteko sortu zuen Misio Berezietarako Taldeko hainbat kide ere atxilotu zituzten. 400 langileren biziak arriskuan jarri zituen sabotaje ekintzak, eta Kubako Gobernuak ezkutuan zituzten armak aurkitzean, CIAk operazioa bertan behera utzi zuen, bere gizonak abandonatuz uhartean. Sabotatzaileei 17 urteko kartzela zigorra ezarri zieten.