Bi anarkista bizirik erre zituzten Londresen, Churchillen aginduz

Duela
114
urte

1911ko urtarrilaren 03an,

Churchillek, Erresuma Batuko Barne ministro gisa, bi anarkista letoniar ezkutatuta zeuden etxeari su emateko agindu zuen, eta bizirik erre zituzten. Londresko Sidney kaleko 100. zenbakian izan zen.

Hilabete lehenago hasi zen auzia, anarkista talde bat Londresko bitxi-denda batean lapurreta egiten saiatu zenean tiroketa izan baitzen. Hiru polizia hil zituzten, bi zauritu eta taldeko buru zen George Gardstein ere bertan hil zen. Londresko poliziak eginiko ikerketak Gardsteinen taldekideak identifikatu eta hurrengo bi asteetan atxilotu zituen. Torturaren bidez, Poliziari jakinarazi zioten taldeko azken bi kideak Stepneyko 100 Sidney kalean ezkutatuta zeudela.

Urtarrilaren 3 hartan, gauerdian poliziak posizioak hartu zituen eta ondoko bizilagunak etxeetatik aterarazi zituen. Tiroketa hasi zen orduan Svaars eta Sokoloff anarkisten eta ehunka polizia eta soldaduren artean. Zazpi orduz luzatu zen. Gerora Erresuma Batuko lehen ministro izango zen Winston Churchill bertan izan zen operazioa jarraitzen, eta sutea piztean suhiltzaileei lan egitea galarazi zieten.

Churchillek polizia operazioa bertatik bertara jarraitu zuen.

 

Tiroketa amaitu zenean, suhiltzaileak lanean.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik