1911ko urtarrilaren 03an,
Churchillek, Erresuma Batuko Barne ministro gisa, anarkista letoniar batzuk ezkutatuta zeuden etxeari su emateko agindu zuen, eta bizirik erre zituzten. Londresko Sidney kaleko 100. zenbakian izan zen. Aurretik, zazpi orduz, tiroketa izan zen Svaars eta Sokoloff anarkisten eta ehunka polizia eta soldaduren artean. Gerora Erresuma Batuko lehen ministro izango zen Winston Churchill bertan izan zen operazioa jarraitzen, eta sutea piztean suhiltzaileei lan egitea galarazi zieten.
Iturria: