Chico Mendes hil zuten Brasilen, Amazoniaren defentsan nabarmendu zen ekologista

Duela
36
urte

1988ko abenduaren 22an,

Chico Mendes hil zuten Brasilen, nazioartean ezaguna Amazoniaren defentsa eta bertako jatorrizko herrien aliantza bultzatzeagatik. Ekintzaile sindikalista eta ekologista honek kautxu biltzaileen eta kamioi gidarien sindikatua eratu zuen, langileen eskubideak eta aldi berean oihan tropikala defendatzeko.

Acre estatuan egin nahi zuten errepide kutsakor baten aurkako kanpainan nabarmendu zen, baita komunitate indigena eta baserritarrek kudeatuko zuten baso erreserba jasangarrien sorreran parte hartu ere.

Horrek lur-jabe handien eta sektore eskuindarren jomuga bilakatu zuen. Latifundista batek hil zuen bere etxe aurrean tirokatuta.

Berea da ondorengo esaldi ezaguna: "Ekologismoa, klase-borrokarik gabe, lorezaintza besterik ez da".

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte