1994ko urtarrilaren 01ean,
Chiapasen nekazari eta indigenak matxinatu egin ziren Mexikoko Gobernuaren aurka. Mundu osoa sorpresan harrapatu zuen Askapen Nazionalerako Armada Zapatistak (EZLN), Ipar-Amerikako Merkataritza Askeko Itunari eta globalizazioari aurre eginez herri indigena eta pobreen izenean. “Hemen herriak agindu eta gobernuak obeditu egiten du”, esan zuten.