1958ko abenduaren 29an,
Che Guevara buru zutela, Kubako iraultzaileek Santa Klara hiria hartzeko erasoa abiatu zuten. Batista diktadorearen 3.900 soldadu armak eta errefortzuak garraiatzen zituen tren blindatu baten zain ziren, inguratuta. 340 errebeldeek ordea, sorpresan, iristear zen trena errailetik atera zuten eta hiriko posizio estrategikoei eraso egin zieten. Egun osoko borrokaldiaren ostean, errebeldeek treneko armak eskuratu zituzten eta Batistaren soldaduak errenditu egin ziren.
Hiria erori eta 12 ordura, Batistak irlatik ihes egin eta 1959ko urtarrilaren 1ean Kubako Iraultzak garaipena aldarrikatu zuen.
Iturria:
Jon Lee Anderson, Che Guevarra. Una vida revolucionaria (Anagrama).