Carrero Blanco hil zuen Madrilen ETAren Txikia komandoak

Duela
51
urte

1973ko abenduaren 20an,

Carrero Blanco hil zuen Madrilen ETAren Txikia komandoak. Hil hurren zegoen Francoren ostean Estatuko figura politiko nagusia zen. Atentatua Ogro operazioa deituko zuten.

Mezara bidean egunero autoarekin pasatzen zen kale baten azpian tunela zulatu zuten bost hilabetez. Gainetik pasatzean tunelean kokatutako lehergailuak zartarazi eta airean bota zuten autoa, frankismoari kolpe gogorra emanez.

ETAk Euskal Herritik kanpo egiten zuen lehen ekintza armatua izan zen eta ekintza armatuak egiten urte gutxi lehenago hasitako ETAri ospe handia eman zion nazioartean.

Komunikatu hau atera zuen ETAk.

ETAk prentsaurrekoa eman zuen Bordeleko Talacen, eta ondorioz, jabea atxilotua izan zen: Edur Agirre, Kataide, ETA Bosgarrena sortzeko agiria izenpetu zutenen Biltzar Ttipiko kidea.

ETAren prentsaurrekoa atentatua bere gain hartu eta azalpenak emateko.

Iturria:

Eva Forest. Operacion Ogro: Cómo y Por qué ejecutamos a Carrero Blanco (Hiru).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte