Carlota operazioa hasi zuen Kubak, Angolara laguntza militarra bidaltzeko

Duela
49
urte

1975eko azaroaren 05ean,

Carlota operazioa hasi zuen Kubak, Angolara laguntza militarra bidaltzeko. Gerra Hotz garaiak ziren eta Portugalgo Krabelinen Iraultzaren ostean, deskolonizazioa eta independentzia adostu zuen Angolak MPLA ezkerreko mugimenduarekin. Baina, FNLA eta UNITA gerrillek gerra zibila hasi zuten ezkerreko mugimenduaren aurka, AEBek bultzatuta. “Dena prest zuten Angola eskuratzeko azaroaren 11 baino lehen. Guk, baina, ez dugu ez petrolio, diamante edo inolako interes materialik han. Angolako herriari laguntzen diogu, gure oinarrizko behar internazionalista betetzen ari garelako”, adierazi zuen Fidel Castrok.

Iturria:

Iturria: Ryszard Kapuscinski, Un día más con vida (Anagrama)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte