1523ko martxoaren 30ean,
Carlos I. errege espainiarrak Jaso-Xabier familiako hainbat kide harrapatu eta hiltzeko agindu zuen. Jaso-Xabier familia Nafarroaren defentsan sutsuki aritu zen, eta jazarpena eta euren jabetzen suntsiketa pairatu zituzten. Familia horretako kide zen Frantses Xabier, 1506an jaioa Nafarroaren konkistan Gaztelaren aurka aritutakoa eta gerora santu izendatua.
Iturria:
Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525) (Txalaparta).