'Californiako Eskual Herria' aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zen, euskara hutsezko lehen kazeta izan zen

Duela
131
urte

1893ko uztailaren 15ean,

Californiako Eskual Herria aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zen, euskara hutsezko lehen kazeta izan zen. Jean Pierre Goytino ainhoarrak sortu zuen Los Angelesen (AEBetan), eta larunbatero argitaratu zuten bost urtez, eta horrenbestez, maiztasun finko batekin argitaratu zen euskarazko lehen kazeta izan zen. Iragarkiak ere euskara hutsean argitaratzen zituen, eta 2.000 ale inguru saltzera iritsi zen Amerika zein Euskal Herriko euskaldunen artean.

Jarraian lehen zenbaki haren orri gehiago.

 

Iturria:

Xipri Arbelbide, Jean Pierre Goytino, Los Angelesetano notarioa (JADO).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte