Cabo Machichaco lurrunontzia lehertu zen Santanderren: 590 hildako, asko euskaldunak

Duela
131
urte

1893ko azaroaren 03an,

Cabo Machichaco lurrunontzia lehertu zen Santanderren. Ybarra konpainia bilbotarrarena zen eta Bilbo eta Sevilla arteko ibilbidea egiten zuen. Santanderko portuan zela ontzian sutea piztu zen, inguruetan ikusmira handia sortuz. Ontziaren kargaren artean 51 tona dinamita zeuden, ordea, arduradunek gerora esan zutenez, haiei jakinarazi gabe, eta izugarrizko eztanda eragin zuen. 590 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen, asko euskaldunak. Ingurua erabat suntsitu zuen.

Jabetza publikoko argazkia.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte