Gerra kontseilua hasi zen Burgosen eta Hego Euskal Herria gerarazi zuten greba orokorrak

Duela
54
urte

1970ko abenduaren 03an,

Burgosko prozesua hasi zen, ETAko hamasei kideren aurkako gerra kontseilua. Fiskalak sei heriotza zigor eta denera 752 espetxe urte eskatu zituen.

ETAk Eugene Bëihl Alemaniako kontsula bahitu zuen bi egun lehenago, bere patua auzipetuenen mendean jarriz. Horrek prozesuari oihartzuna eman zion nazioartean.

Epaituek beren galdeketak gai zehatzei buruz ETAk zituen planteamenduak azaltzeko baliatu zituzten, eta amaieran, Mario Onaindiak epaiketa lehertu zuen “Gora Euskadi askatuta!” oihu egin eta gainerako akusatuek Eusko gudariak abestu baitzieten epaile eta militarrei. Azpiko bideoan entzun daiteke, batetik, akusatuek epaiketa lehertu zuten unea, eta jarraian, Burgosko Prozesua dokumentaletik aterata, akusatu bakoitzak egin zuen aldarrikapena.

Epaiketa hasi zen egunerako greba orokorra deitua zegoen Euskal Herrian eta protesta eta Poliziarekin enfrentamendu oso gogorrak gertatu ziren. Hurrengo egunean gobernu frankistak salbuespen egoera dekretatu zuen Gipuzkoarako, eta handik hamar egunera, Espainiako estatu osorako.

ETAri eskarmentua emateko pentsatutako epaiketa frankismoari egindako auzi bihurtu zen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte