Buenos Airesko frankisten topalekuan gezurrezko lehergailua jarri zuen ETAk

Duela
60
urte

1965eko apirilaren 28an,

Buenos Aireseko Asociación Patriótica Española-ren egoitzan gezurrezko lehergailu bat jarri zuen ETAk. Frankisten habia zen elkarte horren urteroko bilkura ari ziren egiten, eta bertan behera utzi behar izan zuten, ETAk abisua emanda Polizia bertaratu zenean.

Ez zen elkarte horren aurka egindako lehen ekintza, pintaketez gain, aurreko urteko urrian ETAk eraikinaren argia eten eta argindarraren koadroan ohar bat utzi zuen. Ohar hartan ETAk adierazi zien “Euzkadiren askapenerako lehen urtea amaitzear zela” eta ez zuela borroka etengo “Euzkadiren independentzia eta askatasuna lortu arte”.

Horrez gain, zenbait aste lehenago,  ETAren aldeko pintaketak egin zituzten Espainiako kontsulatu frankistan eta ikurrina zeraman eta “Euskadi” eta “Argentina” hitzak idatziak zituen ETAren esku-orriak jaurti zituzten helikoptero batetik ehunka paraxut txikirekin.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte
Duela
155
urte