Buenos Aireseko Asociación Patriótica Española-ren egoitzan gezurrezko lehergailu bat jarri zuen ETAk

Duela
60
urte

1965eko apirilaren 28an,

Buenos Aireseko Asociación Patriótica Española-ren egoitzan gezurrezko lehergailu bat jarri zuen ETAk. Frankisten habia zen elkarte horren urteroko bilkura ari ziren egiten, eta bertan behera utzi behar izan zuten, ETAk abisua emanda Polizia bertaratu zenean.
Ez zen elkarte horren aurka egindako lehen ekintza, pintaketez gain, 1964ko urrian ETAk eraikinaren argia eten eta argindarraren koadroan ohar bat utzi zuen. Ohar hartan ETAk espainiarrei gogorarazi nahi izan zien “Euzkadiren askapenerako lehen urtea amaitzear zela” eta ez zuela borroka etengo “Euzkadiren independentzia eta askatasuna lortu arte”.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte
Duela
155
urte