1936ko azaroaren 20an,
Buenaventura Durruti anarkista hil zen Madrilen. Bezperan hiriaren defentsan jasotako tiro batek larri zauritu zuen. Kataluniako eta Espainiako Estatuko anarkismoaren figura karismatikoenetakoa izan zen. 36ko Gerraren hasieran Zaragoza askatzera abiatu zen Durruti zutabearen burua izan zen, besteren artean. Bere hileta da Bartzelonaren historian inoiz egin den jendetsuena eta 500.000 lagun batu ziren azken agurrean. Ikusi irudiak.
Iturria:
Abel Paz, Durruti en la revolución española. (La Esfera de los libros)