1934ko irailaren 09an,
British Union of Fascists alderdiaren manifestazioa eragotzi zuten antifaxistek Londresko Hyde Parken. Ekintza Antifaxisten Batzordeen Koordinadorak deituta eta aurreko asteetan sekulako kanpaina egin ostean, jendetza batu zuten Oswald Mosley lider ezaguna buru izango zuen faxisten ekitaldia eragotzi asmoz. 3.000 faxistek aurrean topatu zituzten 60.000 lagun eta istilu handiak izan ziren.
Mugimendu antifaxistak BUFen aurka egindako borroka erabakiortzat jotzen da, Mussolini eredu zuen alderdi hori deslegitimatu eta bere porrot politikoa ulertzeko.
Iturria:
Nigel Copsey eta Andrzej Olechnowicz (editoreak), Varieties of Anti-FascismBritain in the Inter-War Period (Palgrave MacMillan).