Britainiarrek nazien milaka biktima zeramatzaten ontziak bonbardatu eta urperatu zituzten Baltikoan

Duela
79
urte

1945eko maiatzaren 03an,

Britainiarrek nazien milaka biktima zeramatzaten ontziak bonbardatu eta urperatu zituzten Baltikoan. Naziek, porrota gertu ikusita, holokaustoaren aztarnak ezabatu nahi izan zituzten eta horretarako kontzentrazio esparrutan ziren deportatu guztiak desagerrarazi behar zituzten. Erabili zuten metodoetako bat deportatuak itsasontzietan sartu eta hondoratzea zen. Horretarako prest zirela, ordea, britainiarrak azaldu ziren. Inguruko ontzi alemaniarrek bandera zuria altxa zuten bitartean, deportatuen ontzietan bandera nazia mantendu zuten. Historiografia ofizialetik kanpo geratu ohi dira Lübeckeko eraso hartan britainiarrek hildako 7.500 deportatuak.

Iturria:

Iturria: Alain Vancauwenberghe eta Franck Mazoyer,
Un crimen silenciado (Le Monde Diplomatique en español, 2005eko abuztua).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

1945-09-03

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte