1947ko otsailaren 14an,
Britainia Handiko gobernuak Embarrass Operazioa jarri zuen abian. Helburua zen Europatik Palestinara Holokaustoaren biktimak eraman behar zituzten ontziak portuetan bonbardatzea eta saboteatzea, ondoren, arabiarrei egozteko erasoak. II. Mundu Gerra bukatu berria zen, garai hartan britainiarren menpe zen Palestina eta agintariek MI6 zerbitzu sekretuari eskatu zioten errefuxiatuen fluxua gerarazteko. Guztira bost ontziri egin zioten eraso.
Iturria:
Keith Jeffery, MI6: The History of the Secret Intelligence Service 1909-1949 (Bloomsbury).