1984ko abenduaren 10ean,
Britainia Handian meatzarien greba ekonomikoki babesteko jaialdia antolatu zuen Meatzarien Babeserako Gay eta Lesbianen elkarteak. Bronski Beat pop taldearen kontzertua izan zen. 5.000 libera inguru lortu zituzten, eta Gales hegoaldean greban zeuden meatzariei eman zizkieten.