1911ko irailaren 01ean,
Bost emakumek Japoniako emakumeei zuzendutako lehen literatur aldizkaria argitaratu zuten: Seitō. Japoniako mugimendu feministaren sustatzaileetako bat izan zen, eta agintariek debekatu egin zuten arren, arrakasta handia izan zuen. Gero eta joera erradikalagoa hartu zuen, 1916an ixtera behartu zuten.