Iraultza prestatzen ari ziren boltxebikeek Tbilisiko bankutik lapurreta handia egin zuten, egungo zenbait milioi euro

Duela
117
urte

1907ko ekainaren 26an,

Boltxebikeek Tbilisiko bankuaren diligentzia bati lapurreta handia egin zioten, Georgian. Lehergailuz eraso zuten babestuta zegoen gurdia eta 341.000 errublo eraman zituzten, gaur egungo zenbait milioi euro. Ekintzaren antolakuntzan ibilitako hainbat jendek kargu politiko garrantzitsuak izango zituen Sobietar Batasuna sortzean, eta tartean ziren Lenin eta Stalin.

Historia aldatuko zuen iraultza prestatzen ari ziren, eta dirua armak eskuratzeko erabili nahi zuten, baina poliziak hainbat billeteren serie-zenbakia zuela eta, horiek Europako hainbat bankutan aldatzen saiatu ziren. Hainbat kide atzeman zituzten Europan zehar dirua soinean zutela.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte