Bolikostan matxinada izan zen eta Laurent Gbagbo antikolonialistak hartu zuen presidente kargua

Duela
24
urte

2000ko urriaren 26an,

Bolikostan Robert Guëi presidentearen aurkako matxinadaren ostean, Laurent Gbagbok hartu zuen presidente kargua. Herrialdeko lehen hauteskunde demokratikoak Gbagbok irabazi arren, Guëiek ez zituen emaitza onartu, baina protesten ondorioz kargua utzi behar izan zuen.

Gbagboren programak sozialismoa, abertzaletasuna eta antikolonialismoa zituen ardatz, azken hau, batez ere Frantziaren aurka.

Boli Kostako presidentea izan zen 2000tik 2011ra.

Horrela definitzen du euskarazko Wikipediak gizon hau nor izan zen:

Historia ikasi zuen eta irakasle izan zen. Félix Houphouët-Boignyren erregimenaren aurkaria izan zen eta hainbat aldiz espetxeratu zuten, eta ondoren Frantzian erbesteratu zen.

1988ra Boli Kostara itzuli zen eta Boli Kostako Fronte Popularra alderdia sortu zuen. Diputatu hautatua izan zen eta bi hauteskunde presidentzial jokatu zituen arrakastarik gabe. 1999an Robert Guéïk Henri Konan Bédiéboteretik bota zuen estatu-kolpe batean eta presidentetzarako hauteskundeak antolatu zituen 2000ko urrian. Guéìk bere burua garailetzat jo zuen, baina Gbagboren garaipen zabala ezagutu ondoren, kaleko protestek ihes egitera behartu zuten.

Gbagbok urriaren 26an egin zuen karguaren zina. Berehala hasi zen Alassane Ouattararenaldeko iparraldearen aurkako gerra zibila. 2010ean presidentetzarako hauteskundeak izan ziren eta Gbagbok eta Ouattarak garaipena eskatu zuten. Orduan, indarkeriazko garai bat jarraitu zen, Ouattararen aldekoek, Frantziako eta NBEren tropen laguntzarekin Gbagbo atxilotu zuten arte.

2011n Nazioarteko Zigor Auzitegiak gizateriaren aurkako krimenak egotzi zizkion, eta Hagara eraman zuen. 2019an absolbitu eta askatu egin zuten, apelazioaren zain.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik