Bizkaiko portuan erabaki zuten boikotatzea diktaduretara bidaltzeko arma garraioa

Duela
46
urte

1978ko urriaren 23an,

Bizkaiko portuan erabaki zuten boikotatzea diktaduretara bidaltzeko arma garraioa. Hala, Argentina, Txile, Nikaragua, Hegoafrika edo Marokora zuzendutako gerra-materiala ontzietara ez igotzea erabaki zuela jakinarazi zuen Merkataritza Ontzidiaren Sindikatu Libreak. Enpresa espainiar batek armak garraiatzen zituen itsasoz, batez ere Amerikaren hegoaldeko konoko diktaduretara. Langileen elkartasun keinuaren harira, armak ezkutuan mantentzeko, karga-manifestuak faltsutzera iritsi ziren enpresa hauek, musika instrumentuak garraiatzen zituela adierazita, besteak beste.

Iturria:

Iturria: Alfonso Alonso Barcón, El Sindicato Libre de la Marina Mercante: génesis, expansión y declive (Drassana, 2010).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik