1966ko maiatzaren 01ean,
Bizkaiko Garai herria hartu zuen frankismo betean ETAren komando batek. Xabier Zumalde El Cabra etakideak zuzenduta, ikurrina jarri zuten leku ikusgarrian eta herria pintaketaz bete zuten.
Herriko telefono-haria eten zuten eta inor sartu edo irten ez zedin bideak txintxetaz bete zituzten. Guardia Zibila iritsi aurretik alde egin zuten.
Ekintzaren helburua psikologikoa zen eta garaitarrak erabat harrituta utzi zituen ekintzak, lehen aldia baitzen erresistentziako talde bat jendaurrean azaltzen zena.
Iturria:
Se cumplen 51 años. Un comando de ETA tomó Garai el 1 de Mayo de 1966 (Mugalari, 2017ko maiatzak 2)