Euskal herritar ugari torturatu zituen Hidalgo Guardia Zibil ohia hil zen Jaenen

Duela
12
urte

2012ko urtarrilaren 13an,

Bizkaian herritar ugari torturatzeagatik ezagun zen Manuel Hidalgo Guardia Zibileko kapitain ohia hil zen Jaenen. Busturialdea, Lea Artibai, Durangaldea eta Mungia inguruetan tratu txar basatiak burutzeagatik zen ezaguna. Mungiar askok oroitzen du nola saiatu zen zuhaitz bat botatzen herritarrek ikurriña bat jarria zutelako. Bera Euskal Herrian zela ondorengoak gertatu ziren inguruotan:

1973an guardia zibilek Fruizen tiroz akabatu zuten Joaquín Diestre; 1974an guardia zibilek kontrol batean tiroz zauritu zuten Pedro Bilbao gernikarra; 1975ean guardia zibilek Mungian tiroz akabatu zuten Alfredo San Sebastian; 1975ean guardia zibilek Gernikan tiroz akabatu zituzten Blanca Salegi eta Iñaki Garai; 1975ean zehar Busturialdeko hainbat herritan egin ziren negozio zein etxebizitzen aurkako erasoak; 1976an ezezagunek Mungiako Jai Alai tabernaren aurka egindako tiroketa; 1976an ezezagunek Nicolas Madariagaren Bakioko etxean eztandarazitako lehergailua edo urte berean eskuin muturreko zenbait ultrak Bermeo, Mundaka eta Gernikan ehunka autori egindako gurpil zulaketak.

Behin Franco diktadorea hilda, 1976ko abenduan garaiko agintariek azkenean Hidalgo kapitaina lekualdatzea erabaki eta Leonera bidali zuten.Urteetan mailaz igoz saritu zuen Espainiako Gobernuak, teniente koronel izatera helduz.

Sekula ez zuen egindako torturengatik erantzun behar izan.

Iturria:

Mikel Pastor (Gara, 2012ko otsailak 27).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte