Bixente Perurena Peru eta Angel Gurmindo Stein hil zituen Hendaian GALek

Duela
40
urte

1984ko otsailaren 08an,

Bixente Perurena Peru eta Angel Gurmindo Stein hil zituen Hendaian GALek.

Hiru hilabete inguru zeramatzaten Peruk eta haren familiak Hendaiako Aizpurdi kaleko etxe batean aterpe hartuta. Bi hilabete lehenago bahitu zuten, esaterako, Segundo Marey, kale hartan bertan. Segika zebilzkiola kontatu zion lagun batek, eta berak ere mugimendu arraroak sumatu zituen etxe inguruan.

Egun batzuk lehenago salatu zuen egoera hori Angel Gurmindo Lizarraga Stein iheslariak. Otsailaren 8an, lantegira joan zen goizean Peru, eta lankideei kontatu zien auto susmagarri bat ikusi zuela etxe inguruan, Seat markakoa eta Bilboko matrikuladuna, hiru bat lagun barruan zirela. Goiz hartan bertan joan ziren PAFek Hendaian zuen bulegora, gertakaria salatzeko asmoz. Joel Cathala zen orduan polizia etxeko buru eta "borroka antiterroristaren" arduraduna, baina ez zituen hartu nahi izan. "Kontuan" izango zutela esan zieten.

Arrats hartan bertan hil zituzten Bixente Perurena eta Angel Gurmindo, 19:50 inguruan. Peruren etxe aurrean tirokatu zituzten, Aizkurdi kalean, Marey bahitu zuten lekutik berrehun bat metrora. 37 urte zituen. Biharamunean, GALek aldarrikatu zuen hilketa Bilbon Herri Irratira deituta, eta Hendaian milaka lagun manifestatu ziren.

Hego Euskal Herrian ere protesta ugari izan ziren, eta Herri Batasunak greba orokorrera deitu zuen otsailaren 10ean. Olatzagutian poliziek Gurmindoren etxeari eraso zioten ke pote bat barrura botata.

Iturria:

GAL 30 urte kanala (Berria)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte