Bittor Iturria sararra hil zuten naziek Bretainian

Duela
80
urte

1944ko abuztuaren 25ean,

Bittor Iturria sararra hil zuten naziek Bretainian. Pilotari bikaina zen, eta II. Mundu Gerrarako mobilizatu zutenean, bere esku huskako trebeziak baliatu zituen. 1940ko maiatzean adibidez, eskuko granadekin nazien zazpi tanke birrindu zituen. Geroago, Frantzia Askeko tropekin bat egin eta paraxutista gisa aritu zen, eta 1943an domina militarra jaso zuen erakutsitako ausardiagatik. 1944ko abuztuan, Ingalaterratik tropa aliatuek egindako aitzinatzean hartu zuen parte, eta nazien segada batean metrailatuta hil zuten. Bere gorpua Saran ehortzi zuten, eta bertan eraiki zioten oroigarri bat pilota-plazan, 1947an.

Iturria:

Iturria: Joseba Aurkenerena, Bittor Iturria, pilotari eta soldadu (ZuZeu, 2018ko uztailak 9).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte