Bilbon greban zeuden Firestone-ko ehunka langilek Banco de Bilbao banketxea blokeatu zuten

Duela
47
urte
Firestoneko grebalarien protestak ohikoak izan ziren Bilbo erdialdean.

1978ko ekainaren 06an,

Bilbon greban zeuden Firestone enpresako ehunka langilek Banco de Bilbao banketxea blokeatu zuten goiz osoan. Banketxearen bulegoan ilara luzeak sortu zituzten, langile bakoitzak 100 pezeta inguruko kontu korronteak zabaltzeari ekin baitzion, ahalik eta balio txikieneko txanponak erabiliz. Hala, leihatila batetik bestera ibili ziren langileak, pezeta gutxi batzuk kontu horietan sartuz eta ateraz. Bankua enpresaren akziodunetako bat zen, enpresaren krisiaren erantzule egin zuten, etekin falta argudiatuz soldatak igotzeari uko egin baitzion.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik