Bilboko portua bonbardatu zuen abiazio italiarrak

Duela
87
urte

1937ko maiatzaren 12an,

Bilboko portua bonbardatu zuen abiazio italiarrak. 1.800 kilo lehergai jaurti zituzten, eta sei marinel eta hiru zibil hil zituzten. Denera 24 bonbardaketa operazio erregistratu ziren egun hartan euskal lurretan. J. Cumming kazetari ingelesak aliantza faxistaren bonbardaketek Ingalaterrako erregeen koroatzearekin bat egiteko asmoa zutela adierazi zuen. Eraso zituzten guneak ondokoak izan ziren: Bakio, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Bizkargi mendia, Erandio, Galdakao, Igorre, Jata mendia, Maruri, Morga, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Sollube mendia, Sondika, Tallu mendia, Urduña, Usansolo, Zornotza eta Zorrotza.

Iturria:

Iturria: Xabier Irujo, Atlas de Bombardeos en Euskadi (1936-1937) (Gogora, Memoriak bilduma).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte