Bilboko Iralabarriko ikastola klandestinoa itxiarazi zuten

Duela
65
urte

1959ko azaroaren 10ean,

Bilboko Iralabarriko komentuan zegoen euskara hutsean ikasteko ikastola klandestinoa itxiarazi zuten. Hezkuntzako ikuskatzaile batek haren berri izan eta gobernadore zibilari txosten bat igorri zion. Bertan ikastola berehala ixteko eskatzen zuen, legez kanpo sortu zelako, eta euskara hutsean irakasten zelako, “orientazio separatista argiarekin”. Gainera, bi irakasle atxilotu eta eskolaren funtzionamenduaz zein liburuen jatorriaren inguruan galdekatu zituzten. Isun gogorrak ezarri zizkieten.

Era klandestinoan euskara irakasten jarraitu zuten.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte