1994ko azaroaren 02an,
Bilboko Arte Ederren museoa okupatzen ahalegindu ziren EHUko Arte Ederretako 200 ikasle. Ez zieten sartzen utzi museoa itxita zegoela esanez. Ikasle batzuk teilatura igo ziren pankarta bat jartzera eta museoko zenbait langilek lagundu zieten. Ertzaintza hurbildu zenean atearen kanpoan eserialdian zirenei eraso egin zien, hainbat zaurituz eta zazpi atxilotuz. Ikasketak osorik euskaraz egin ahal izateko behar zituzten irakasle euskaldunak lortzeko mobilizatuta zeuden, eta besteak beste, fakultatea okupatuta zeukaten. Artikulu honetan gaiari buruzko informazio gehiago.
Borroka EHUn zabaldu zen, eta urtebetera, 85 irakasle euskaldun kontratatu zituen unibertsitateak.
Iturria:
G. Agirre. Arte Ederretako ikasleen ustez EHU eta Hezkuntza dira istiluen errudun. (Euskaldunon Egunkaria, 1994ko azaroak 4).