Bigarren Intifada hasi zuten Palestinan

Duela
24
urte

2000ko irailaren 28an,

Bigarren Intifada hasi zen Palestinan. Israelgo oposizioko buru Ariel Sharonek piztu zuen sua, palestinarrentzat sakratua den Al-Aqsa meskita joan, militarrez inguratu eta herritarrak jipoitu zituzten.

Lehen orduetan ehunka ziren protestan bildu ziren herritarrak, oinetakoak eta harriak jaurtiz. Israelgo militarren erantzunak eragin zuen Palestina osoan protestak zabaltzea, izan ere, hurrengo egunean, Israelgo poliziak Al-Aqsa kanpoko protestetan zazpi lagun hil zituen.

2005era arte iraun zuen Intifadak eta lehena baino bortitzagoa eta militarizatuagoa izan zen. Leheneko irudi nagusia harriak botatzen zituzten manifestari gazteena bazen, bigarrenean Israelen erantzunak ia galarazi zuen halako irudirik. Amos Malka Israelgo inteligentzia militarraren buruak, esan zuen palestinarren aurka 1,3 milioi bala tiro egin zituztela Intifada honen lehen hilabetean.

Urtebetera, palestinarrak eraso suizidak egiten hasi ziren.

Jarraian Bigarren Intifadako zenbait argazki ikoniko.

Iturria:

Joseph Algazy, El traumatismo persistente de los árabes israelíes (Le Monde Diplomatique en español, 2005eko urria).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik