Bi turista alemaniarren autoa tirokatu zuen Donostian Espainiako Poliziak

Duela
49
urte

1975eko maiatzaren 27an,

Bi turista alemaniarren autoa tirokatu zuen Donostian Espainiako Poliziak. Bilbo-Behobia autobidean jarritako kontrol batean geratu zuten autoa, eta bertan metrailatu zituzten. Zaurien ondorioz handik bost egunera Alexandra Lecket hil zen. Garaiko prentsak turisten “zuhurtzia faltari” egotzi zion gertaeren erantzukizuna. Eusko Jaurlaritzaren txosten baten arabera, 1960 eta 2013 artean 20 lagun hil zituzten kontroletan, gehienetan metrailatuta.

Iturria:

Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte